XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BABESA

Ez dut uste muga hesia inongo herriren babesletzat har daitekeenik.

Goroldioa harriaren babeslea ez den, edo herdoila burdinaren babeslea ez den lez.

BABILONIA

Ai Babilonia, zure behialako soro, hiri, armada eta erlijioetatik ez dira ipuin batzu besterik geratu.

BAH

Ba edo bada erabiltzen dugu euskaraz, pausen ondoren, hitz egiterakoan.

Erdaraz bueno edo well bezalako interjekzio baikorragoak erabiltzen dira.

Ohar hau idatzita urte betera irakurritakoan beste interjekzio hau ezpaineratu zait: bah....

BAI

Asiarrak, Plutarkok izkiriatu zuenez, gizon bakar baten menpeko eta zerbitzari ziren denak, eta haien morrontzaren arrazoia hitz bakar bat ahozkatzen ez jakitea zen.

Ez omen zekiten ez hitza ahozkatzen, bai eta bai mila bider esaten omen zioten beti boteretsuari.

BAIKORTASUNA

Baikorra bai gorra dela!

Baikorra, munduan den pertsonaiarik etsigarrienetakoa da.

Munduaz etsiturik eta amore emanda ez dagoena, ezertaz enteratzen ez delako da.

BAINA

XVIIIgarren mendeko bizkaitar sermoilariaren gogoeta metalinguistikoa: (...)